Explorando tierras Aztecas...

martes, enero 02, 2007

ESTAMPAS NAVIDEÑAS


Parque 21 de Mayo


Teresa, Paula, Angela, Lukas, Luis, Ana eta ni


Urte zaharreko afaria gure egongelan


Urte berria ospatzen parkean

URTE BERRIA

Konturatu orduko, 2006a ere bukatu da. Atzean gelditu dira iruñeko lau urteak, unibertsitatea, pisua, parrandak, futbol partidoak eta lagunarteko kafetxoak. Baita madrilgo uda beroa, tapak, garagardoak, metroa, neoizko argiak, malasaña... Eta orain Mexikotik idazten dut. Dudarik gabe 2006a aldaketen urtea izan da. Hasi besterik ez diren aldaketak. Batzuek ikasketak bukatu ditugu, beste batzuk, bukatzear, kanpoan pasa dituzte hainbat hilabete. Gure donostia husten hasi da. Jonan, Tomas eta ni izan ginen lehenengoak. Gero Andoni eta Jonjo. Javi eta Oier badoaz laster. Baita Koldo ere. Txanko, uno de los incondicionales, Bilbora. Eta Ittu, Glasgowra omen, Celtic-en partidorenbat ikusteko irrikitan, seguraski. Ojan hortik dabil oraindik, medicina pamplon ez da edonolako gauza eta oraindik beste urtebete izango da, gertu behintzat, nahiz eta hilabetean behin 'acto de presencia' egin. Gero berak ere alde egingo du Oviedo aldera seguraski. Javi Madrilera, Jonjo Coloradora... Eta ni auskalo nora. Ez da erraza izango hemendik aurrera denok elkartzea. Gabonak izan dira horren lekuko. Egia esan gustora pasa ditut gabon gaua eta urte zaharra. Zorionez hemen laguenekin bizi naiz, eta jende dexente ezagutu dugu. Baina edozer gauza egingo nuke Donostian egun batzuk pasatzeagatik. Faltan bota ditut Koldoko gabonetako sesioak, nahiz eta ez ziren gehiegi, etxetik aldezarrera eta aldezarretik etxerako bidea, Reyesen iluntzeko zerbezatxoa, Beleako garagardoa eta gabonetako txanpaña (ez nuen uste halakorik inoiz esango nuenik), Boulevardeko erlojua, Irrintzeko bokata, Baskonia, hondartza, nire gurasoak, arrebak eta aiton amonak.

Itturen bizikleta eta bere frikikeria puntua, Ojanen komentarioak, Javiren abenturak (kabroi halakoa!), Oierren frikikeriak (dudarik gabe), Andoniren txisteak, Koldoren manipulazioa, Txankoren puntazoak, Jonjoren perladak, Jonanekin pitia hondartzan, Tomasen dantza sesioak. Eta batez ere denok elkartzen garenean azaltzen diren trapu zaharrak, mila aldiz errepikatu izanagatik egi bilakatzen diren pasarteak... Zuek denok, bi hitzetan. Eta horrela nostalgiko jarri eta gero, urte ederra opa dizuet, denok berriz elkartuko garenaren itxaropenarekin.