Explorando tierras Aztecas...

martes, junio 16, 2009

Fermin Muguruza DFko Zocaloan



Eta gu takoak jaten. Bai, triste samarra izan zen, ez dut sekula ahaztuko. Kasualidadez aurkitu ditut bideo hauek, Zuzeu albistariaren bitartez.

Kriston motibatuta atera ginen gure Córdoba maitetik DFra bidean, 12 orduko joan etorria egun bakar baterako. Kontzertu bakar baterako. Fermin Muguruza eta bere taldea munduko agertoki berezienetako batean ikustera, Mexiko Hiriko Zocaloan. Backsteagean kontzertua gaueko 11:00tan hasiko zela adierazi ziguten, beraz Banda Bassotti eta beste batzuk ikusi ostean autobus geltokira itzuli ginen biletea aldatzeko. Gero lagun batzuekin bazkaltzeko aprobetxatu genuen eta arratsalde partera, urduri jartzen hasia nengoelako, Zocalora itzuli ginen.

Ezin zara inoiz fidatu mexikar batek ematen dizu informazioaz. Ordurako zenbat aldiz bukatu ote genuen galduta "sigue tres cuadras, gira a la derecha y ahí adelantito está" bezalako argibideak jarraitzeagatik. Zuhurtasunez jokatzen ari ginela uste nuen. Kontzertua 11:00etan bada, Zocalora arratsaldeko 6:00etan. Bizi genituenak ikusi eta gero, zentzuzkoa zirudien argudioak.

Baina, ni por esas. Iritsi ginenerako kontzertua amaitu berri zen. Ezin dezue imaginatu ze letxe txarra egin nuen. Hurrengo kontzertuak ez zeuden gaizki, Banda Bassotti ere ikusi genuen... Baina ezin pragmatikoa izan eta kontzertuetaz disfrutatu. Aste guztia pasa nuen bacsktageko emakumeaz eta takoetaz gogoratzen. Sekula berriro horrelakorik gertatu ez zitzaidala zin egin nuen. Baina ordutik aurrera sarritan gertatu zaizkit, eta ez Mexikon bakarrik. Han urtebete pasa eta gero mexikarren izakera guztiz alde batera utzi ezinik nabil.